Bi kontzertu Pikuxar plazan

Guaixe 2023ko eka. 20a, 11:10

Abian taldea. YOUTUBE

Ekainaren 29an, osteguna, Abian ahotsa, trikitia, gitarra eta biola uztartzen dituen taldearen emanaldia izanen da Irurtzunen. Uztailaren 2an, igandea, Kriya taldearen kontzertua izanen da.

Maialenek, Itziarrek eta Nahiak osatzen dute Abian taldea eta trikitixa, gitarra eta biola jotzen dute, abesteaz gain. Duela pare bat urte hasi ziren musika proiekutarekin, eta dagoeneko hamaika kontzertu emanen dituzte. Ekainaren 29an, osteguna, 20:00etan, Sakanan egonen dira: Irurtzungo Pikuxar plazan hirukoteak kontzertua emanen du.

Uztailaren 2an, igandea, 20:00etan, prosamen berritzaile bat eskainiko dute Pikuxar plazan: Kriya taldearen kontzertua.


Kriya taldea. UTZITAKOA