Motorzaleen bilkura Irurtzunen

Guaixe 2023ko eka. 20a, 12:16
Motorrak Bi Aizpetatik. UTZITAKOA

Ekainaren 24an, larunbata, Espaciobikerren hamalaugarren urteurrena eginen dute Irurtzunen.

Nafarroako, Gipuzkoak, Valldolideko, Bizkaiko eta Nomadas Espaciobiker Custom Club motorzaleen elkarteek topaketa eginen dute ekainaren 24an, larunbata, Irurtzunen. Motorzaleen elkartearen hamalaugarren urteurrena ospatuko dute. Motorrekin ibilbidea, bazkaria eta kontzertuak izanen dira. Ibilbidea 6 eurotan egin daiteke eta bazkariaren prezioa 15 eurokoa izanen da. Ibilbidean, hamaiketakoarekin, eta bazkaria 20 eurotan izanen da. Gehienez ehun pertsonek eman dezakete izena bazkarian.

Espaciobiker hamaulagarren urteurrena C. C. Capitulo Madre

Ekainak 24 larunbata
Irurtzun

09:00 Izen ematea.

10:30 Motorrekin ibilbidea.

14:30 Bazkaria, Matxain jatetxean.

18:00 Kontzertua, zozketa eta motor jolasak.