Irurtzungo udaletxeko balkoian festen hasierako etxajua piztuko du bakarren batek garilaren 19an. Pertsona edo taldea izanen den irurtzundarrek erabaki beharko dute herri bozketa bidez. Kultura Kontseiluak bi proposamen egin ditu. Alde batetik, Dani Saldise Martinikorena dago, Mallorca Palma Futsal taldearekin Europako txapelketa irabazi duena. Bestetik, Irurtzungo Emakumezkoen Taldearen sortzaileak. Taldeak herriko kultur eta gizarte bizitzari ikuspegi feminista gehitzen ahalegindu dena 30 urtez.
Bietako baten alde egiteko hilaren 22ra arte, ostiralera arte, dago. Herri galdeketan Irurtzunen erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek eman dezake botoa. Hori egiteko hiru modu daude: telefono mugikorretarako Irurtzun aplikazioa, www.irurtzun.eus web orria edo botoa Irurtzungo udaletxea bertan emanez. Botoa eman nahi dutenek nortasun agiria (letra eta guzti), lehen abizena eta jaiotze data jarri beharko dituzte. Irurtzungo Udalak jakinarazi du herri bozketaren emaitza aplikazioaren eta web gunearen bidez jakinaraziko duela.