Irurtzungo Aizpea euskara taldeak Irurtzungo eta Etxeberriko toponimoen mapa argitaratu zuen. Mapan jasota zeuden bi herrietako dermioetan zeuden iturri, bide, desagertutako eraikuntza, mendi, gain eta lur lauak, bakoitza bere izenarekin adierazita.
Toponimia maparen osagarri gisa, garai bateko Etxeberriko eta Irurtzungo antzinako etxeen izenen zerrendak ere argitaratu zituzten.