Mielotxin taldea parkea

Guaixe 2023ko eka. 26a, 12:17

Mielotxin taldea. MIELOTXIN.COM

Ekainaren 30ean, ostirala, Irurtzungo Musika parkean zikloaren emanaldia izanen da.

Nafarroa osoko musika herrikoia berritu eta berpizteko asmoz sortu zen duela hamar urte Mielotxin taldea. Txistua, txirula, alboka, akordeoia, kontrabaxua, pianoa eta mundu perkusio tresnen soinuaz osatutako ikuskizuna eskaintzen du, eta ekainaren 30ean, ostirala, 20:00etan, Irurtzungo Gernika plazan egonen da, Musika parkean zikloaren barruan. Eguraldi txarrarekin kontzertua Barazkigunen izanen da.