Garilaren 19ko 18:00etan Irurtzungo festei hasiera emanen dien etxajua pizteko ardura Dani Saldise Martinikorenak izanen du, berriki Mallorca Palma Futsal taldearekin Europako txapelketa irabazi duenak. Irurtzundarrek herri bozketa bidez bere alde egin dute. Eman ziren 244 botoetatik %53 (129) Saldiserendako izan ziren. Gainontzeko %47 (115), berriz, Irurtzungo emakumezkoen taldearen sortzaileendako izan zen.