Udako zinema Irurtzungo udako klasiko bat da, eta uztailaren 18an, asteartea, 2023ko lehenengo emanaldia izanen da: Irati Paul Urkijo zinemagile euskaldunaren filmaren emanaldia izanen da, 22:00etan, Irurtzungo plazan. Filma jatorrizko bertsioan, euskaraz, proiektatutako dute, azpitituluekin.
Irurtzungo Udako zinemak uztailaren 26an, asteazkena, jarraituko du Díos mío, ¿Pero que nos has hecho? film frantsesaren emanaldiarekin, eta hirugarren proiekzioa abuztuaren 2an, asteazkena, izanen da Uncharted filmarekin.