Opera kultur etxean zuzenean

Guaixe 2023ko uztailaren 3a

Uztailaren 14an, ostirala, 'Turandot' operaren emisioa emanen dute Irurtzungo kultur etxetik.

Turandot Pucciniren azken operak misio bat duen printze andre baten istorioa kontatzen du: erregegaiek hiru asmakizun asmatzen ez badituzte, heriotza zigorra ezarriko zaie. Antzezlanak musika ziragarria du, garai guztietako hari abesti ospetsuenetako bat barne; Nessun Dorm, eta Bob Wilson artistaren eszenaratzea izanen du. Uztailaren 14an, ostirala, 20:45etik aurrera, Madrilgo Errege Antzokian eginen duten emanaldiaren zuzeneko emisioa emanen dute Irurtzungo kultur etxean. Sarrera doakoa da.