Biaizpe telegunea garagartzaroaren 30ean mustu zuten. Cederna-Garalur elkarteak abian jarri zuen eta haren bidez teknologia berrien erabilera sustatu nahi zuen. Elkarte sustatzaileak enplegua eta zerbitzuak hobetzeko bitarteko gisa ikusten zituen teknologia berriak. Teleguneak hainbat zerbitzu eskaintzen zituen, besteak beste: ordenagailuen alokairua, eskaner zerbitzua, fotokopiagailua, Internet zerbitzua edo posta bidezko helbidea.