Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpen batek Hydro Extrusion Spain SAU enpresaren egitasmo bati oniritzia eman dio. Irurtzungo lantegian aluminioa galdatu eta estrusionatu egiten da. Orain arte estrusio matrizeak garbitzeko sistema beste baten truke aldatu nahi du enpresak. Nafarroako Gobernuak oniritzia eman dio, aldaketa ez funtsezkoa eta ez nabarmena dela iritzi diolako. Horrenbestez, Hydrok aurreikusitako proiektua egin dezake, ezertan galarazi gabe dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk tramitatzea.