Udalak bi garbitzaile kontratu ditu

Guaixe 2023ko uzt. 18a, 11:15

Irurtzungo herriko etxea. ARTXIBOA

Lehiaketa bidez aukeratu ditu.

Irurtzungo Udalak bi pertsona kale garbiketako langile gisa kontratatzeko lehiaketa deitu zuen. Lanpostuak aldi baterako betetzeko zirela jakinarazi zuen udalak. Lehiaketara zazpi pertsona aurkeztu ziren, lau emakumezko eta hiru gizonezko. Behin lehiaketa eginda hartan punturik gehien eskuratu duten biak kontratatzea onartu du udalak. Biak emakumezkoak dira.