'Uncharted' filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko uzt. 17a, 13:49

Abuztuaren 2an, asteazkena, Udako zinema izanen da Irurtzungo plazan.

2023ko Irurtzungo Udako zinema zikloaren azken emanaldia izanen da abuztuaren 2an, asteazkena, 22:00etan, Foru plazan; Uncharted abentura filma emanen dute. Udako zinema zikloa Irurtzunen oso errotuta dagoen ekimen bat da, eta aurten hiru astez izanen da: Irati euskal fima uztailaren 18an, Díos mío ¿Pero que nos has hecho? film fantziarra uztailaren 26an eta Uncharted filma abuztuaren 2an.