Irurtzungo Udalak alkateordeak izendatu ditu

Guaixe 2023ko abuztuaren 3a

Irurtzungo Udala eratu zen egunean. ARTXIBOA

Bi izanen dira alkateordeak.

Irurtzungo Udalak bere alkateordeak izendatu ditu. Lehenengo alkateordea Aitor Larraza Carrera izanen da; eta bigarren alkateordea, berriz, Ana Balda San Juan.  Izendatutako zinegotziei dagokie Unai Razkin Iriarte alkatea bere funtzio guztietan ordeztea, ezarritako ordenarekin eta legeak zehazten dituen baldintzekin.