Areto futbola

Miguel Hernandezek gidatutako lehen entrenamenduak

Guaixe 2023ko uzt. 31a, 10:30

Lehen entrenamendua. XOTA

Osasuna Magna Xotak denboraldi berria uztailaren 26an hasi zuen

Osasuna Magna Xota bueltan da. Talde berdeak uztailaren 26an egin zuen 2023/2024 denboraldiko lehen entrenamendua. Orain arte Imanol Arregiren bigarrena zen Miguel Hernandezek gidatuko du taldea ibilbide berrian. Gogotsu dago plantilla, eta Lehen mailan dena eman eta kategoriari eustea da helburu nagusia. Inter eta Palmatik bueltan datorren Dani Saldiseren itzulerak ilusio handia piztu du, eta giro ezin hobea dago Anaitasunan. Aurre denboraldian agun arteko lau partida dituzte aurretik. 

Dani Saldisez gain, Pablo Garcia Pachu, Alejandro Palazon eta Eloy de Pablos dira fitxaketa berriak. Bestalde, Inter Movistar taldeko Luis Evangelio jokalaria proban dago. Hernandezen gustukoa izanez gero, utzita jokatuko luke denboraldian. Bestalde, entrenamenduetan harrobiko taldeko Carlos Larrayoz, Tasio Zunzarren eta Jon parte hartzen ari dira.