'Hitzaztanak' sortzeko tailerra

Guaixe 2023ko abu. 4a, 11:42
Irurtzungo liburutegia. ARTXIBOA

Irailaren 20an, asteazkena, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barruan, "ahoz gozatzen duten hitz laztanak" tailerra izanen da, Irurtzungo liburutegian.

Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuak eta Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak elkarlanean Bakea eta Bizikidetza lantzen duten liburutegiak programa martxan jarri dute, eta haren bidez, udan zehar eta Nafarroako 51 liburutegietan, (Irurtzun, Urdiain eta Ziordia barne), indarkeriarik gabeko komunikazioa, entzute akiboa, enpatia, aniztasuna, arrazakeria, transexualitatea, indentitateari errespetua eta baloreak landuko dituzte, zenbait tailerren bidez.  Irailaren 20an, asteazkena, 18:00etan, Hitzaztanak (ahoz goztatzen duten hitz laztanak) tailerra izanen da, Irurtzungo liburutegian.