Mitologia jazz musikaren bitartez

Guaixe 2023ko abu. 4a, 12:32
Eguzkilore. Mitlogia eta jazz ikuskizuna. UTZITAKOA

Abuztuaren 27an, igandea, 'Eguzkilore. Mitologia eta jazz' ikuskizuna izanen da, Irurtzunen.

Xabi Olkoz Laukotearen lana da Eguzklore, jazz musika eta euskal mitologia uztaritzen dituen ikuskizuna. Errepertorioa euskal mitolgiaren inguruan sortutako taldeak sortutako abestiek osatzen dute, eta Eguzkilore landarearen sorkuntza kontatzen du. Mari, Amalur, Gaueko, Ortzi, Ilargi, Eguzki... euskal jainkoak musikaren bidez azaltzen dira. Proiektuan ere Jon Zufiaurre, Bernardo Martin eta Jorge Sanchez daude, eta abuztuaren 27an, igandea, 20:00etan, Pikuxar plazan kontzertua emanen dute.