Madame Birrots taldearen kontzertua, Irurtzunen

Guaixe 2023ko abu. 4a, 12:43
Madame Birrots taldea. ERRAN.EUS

Abuztuaren 31n, osteguna, boskotearen emanaldia izanen da Pikuxar euskal txokoaren abuztuko kultur egitarauaren barruan.

Bertisoak egiten hasi eta, denboraren poderioz, berezko kantuak egiten hasi zen taldea da Madame Birrots boskotea. Abuztuaren 31n, osteguna, 20:00etan, Irurtzungo Pikuxar plazan kontzertua emanen dute, euskal txokoan abuztuan antolatu duen kultur egitarauaren barruan.