Pikuxarrekin Pirinioetara

Guaixe 2023ko abu. 4a, 13:44

Midi d'Ossau tontorra. WIKIPEDIA

Irailaren 30ean, larunbata, eginen dute Irurtzungo euskal txokoak antolatutako mendi irteera. Irailaren 2an egitekoa zen, baina eguraldi txarragatik atzeratu zuten.

Pikuxar Irurtzungo euskal txokoak Pirinioetara irteera antolatu zuen irailaren 2rako, baina eguraldi txarragatik atzeratzea erabaki zuten. Hortaz, irailaren 30ean, larunbata, eginen dute mendi irteera.  Midi d'Ossau eta Peyreget tontorraren inguruko hogei kilometroko eta 1.300 metroko desnibeleko eta Ayouseko lakuak hamabost kilometroko eta 700 metroko desnibeleko itzulia izanen da. Irteera 05:30ean izanen da, Irurtzungo autobus geltokitik, eta itzulera 20:30ak inguru. Irailaren 27ra arte eman daiteke izena, Pikuxar tabernan. Informazio gehiago 627 400 507 telefonoan (Santi).