La Peluso Xtrem probaren hirugarren edizioa

Guaixe 2023ko ira. 5a, 15:20

2022ko La Peluso Xtrem proba. MIREN ARREGI / ARTXIBOA

Irailaren 9an, larunbata, jokatuko da BTT proba, Irurtzunen. Bi bilbide izanen dira. Izena ematea irailaren 7an izanen da.

La Peluso BTT Xtrem txirrindularitza proba jokatuko dute irailaren 9an, larunbata, 09:00etatik aurrera, Irurtzunen. La Peluso Cycling Taldeak antolatu du proba, eta hirugarren edizioa jokatuko da aurten. Bi ibilbide izanen ditu: laburrak 38,49 kilometro eta 1.084 metroko desnibela izanen du, eta luzeak 46,31 kilometro eta 1.681 metroko desnibela izanen du. Azken ibilbide hau berria izanen da. Izena ematea irailaren 7an, osteguna, izanen da, 12:00etatik 22:00etara, Rock The Sport webgunean eta dortsalak irailaren 8an, ostiralean, 16:00etatik 20:00etara eta irailaren 9an, larunbata, 07:45etik 08:45era hartu ahalko dira. Proba amaituta, 14:30ea inguru, parte hartzaile guztien artean La Peluso Xtrem probaren babesleek eta kolaboratzaileek eskainitako produktuak zozketatuko dituzte.