Bi atxilotu Irurtzunen, bizilekua bortxatzeagatik

Guaixe 2023ko ira. 18a, 10:48

Irurtzungo ikuspegia Berroztik. ARTXIBOA

Foruzaingoa herriko eraikin batera joan da, maizterren eta jabearen arteko liskar baten ondorioz.

Foruzaingoak bi pertsona atxilotu zituen Irurtzunen ostiral arratsaldean. Bizilekua bortxatzea egotzi die atxilotuei. Poliziak zabaldutakoaren arabera, liskar bat izan zen eraikin bateko maizterren eta jabearen artean, eta, ondoren, Foruzaingoak bi pertsona atxilotu zituen bizilekua bortxatzeagatik. Hainbat patruila eta Foruzaingoaren esku hartzeko taldea bertaratu ziren, gertakaria ikertzeko.