Irurtzungo Pikuxar euskal txokoak antolatuta, Tramakulu-ren trontza artelan tailerra izanen da irailaren 29an, ostirala, 17:00etan, Irurtzungo Gernika plazan.
Egun berean, irailaren 29an, 17:30ean, Epelketa nagusia bertso saioa izanen da, Pikuxar ganbaran. Idoia Granzio Uribarrena, Aitor Irastortza Arrizurieta, Beñat Astiz Isasi, Ekain Alegre Gil, Mikel Lasarte Cia eta Endika Legarra Nuin bertsolariek parte hartuko dute, eta gai jartzaileak 'Zian' Gartzia izanen da.