Monty Python komikoen Brian Bizitzaren lanaren bertsio berritua egin du Orkoiengo antzerki taldeak Mira el lado guay de la vida, Brian antzezlanean eta irailaren 23an, larunbata, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean, emanaldia eginen dute. Asun Abad da zuzendaria, eta Irurtzungo Antzerki Tailerren Topaketen barruan eginen dute emanaldia. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.