Zoru pelbikoa eta sabelaren giharra indartzeko ariketak

Guaixe 2023ko urr. 10a, 10:34

Urriaren 13an, ostirala, hipopresibo ikastaroa izanen da Irurtzunen, Sakanako Mankomunitateak antolatuta.

Sakanako Mankomunitateak hipopresibo ikastaroak antolatu ditu urriaren 13an, ostirala, Irurtzunen eta urriaren 27an, ostirala, Lakuntzan, 17:30etik 19:30era. Ariketa abdominal hipopresiboek zoru pelbikoa eta sabelaren giharra indartzea dute helburu eta arnasa-apnearen bitartez lantzen da teknika. Adin guztietarako emakumeendako gomendatuta dago, bereziki kirolariendako, umetokia eta maskuria eroria dutenendako, erditu berri direnendako eta pixa galerak dituztenendako. Izena ematea urriaren 11n amaitzen da kirola@sakana-mank.eus epostan edo 683343854 telefonoan.