Areto futbola

Xotak ez zuen punturik ekarri Erriberritik

Guaixe 2023ko urr. 12a, 10:00

Emakumezkoen Lehen SEnior Mailako Xota, denboraldiko lehen partidan. XOTA

Emakumezkoen Senior Mailako 2023/2024 Liga martxan da

Emakumezkoen Lehen Senior Mailako 2023/2024 Txapelketa ez da espero bezala hasi Xotarendako. Xotak ez zuen punturik ekarri Erriberrira egin zuten bisitatik, 2 eta 1 galdu baitzuen Olite FS taldearen kontra. 

Partida ongi hasi zen berdeendako, Maitek Xota 0 eta 1 aurreratu baitzuelako, baina defentsa akats batengatik bana berdindu zuten Erriberrikoek. Bigarren zatian dinamika okerrarekin jarraitu zuen Xotak, eta zortea ere ez zuen alde izan. Olitek kornerra atera, baloiak Xotako jokalari baten kontra jo, eta ate barrura sartu zen, eta 2 eta 1 aurreratu zen Olite. Xota saiatu zen, baina ezin izan zuen markagailua irauli. 

Promesas taldea da Emakumezkoen Lehen Senior Mailako lehen liderra (3 puntu). Xota azkenaurrekoa da, zortzigarren, punturik gabe. Urriaren 14an, larunbata, Xotak Lacturale Orvina talde ahaltsua hartuko du Irurtzungo Atakondoan, 11:00etan hasiko den partidan.