Areto futbola

Jubenilen Xota taldeak trofeoa ekarri du Errioxatik

Guaixe 2023ko urr. 12a, 10:35

Xotako jubenilen taldea, Errioxan txapeldunorde. XOTA

II. 'Primer Toque' Areto Futbol Torneoko txapeldunordea izan da talde irurtzundarra

Urriko lehen asteburuan II. Primer Toque Areto Futbol Torneoa jokatu zen Errioxan, Camino Cienta FSF taldeak antolatutakoa. Makina bat taldek parte hartu zuten, tartean Xotak, Tudelano Riberak, Ibarartek eta San Juanek, Nafarroatik, eta Errioxako klub askok. 

Hasierako ligaxkan sailkatu eta gero, final laurdenetan Xotak bi eta bat irabazi zion San Juani, eta finalerdietan lau eta bat hartu zuen mendean Ibararte. Final handia Alfaroko Gracurris taldearen kontra jokatu zuten berdeek, eta bana berdindu eta gero, penaltiek erabaki zuten. Alfaroko taldea gailendu zen, eta txapeldunordea, meritu handiz, Xota izan zen.