'Las de afuera' antzezlanaren emanaldia

Guaixe 2023ko urr. 12a, 11:52

Urriaren 14an, larunbata, Irunberriko antzerki tailerraren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean, Antzerki Tailerren Topaketen barruan.

Angel Sagues antzerkigileak sortu eta zuzentzen duen Las de fuera antzezlana izanen da urriaren 14an, larunbata, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Irunberriko antzerki tailerrak taularatuko du lana, eta sarrerak 5 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean.

Irurtzungo kultur etxea Atikus konpainiak eta herriko kultur zerbitzuak antolatutako Antzerki Tailerren Topaketen egoitza izan da, eta zenbait antzerki tailer pasa dira Irurtzungo oholtzatik. Hortaz, irailaren 23an Orkoiengo antzerki taldeak Mira el lado guay de la vida antzezlana aurkeztu zuen, Asun Abadek zuzendutakoa; irailaren 30ean, Las crónicas de Peter Sanchidrian antzezlana taularatu zuen Etxauriko antzerki tailerrak, Las Nenasek zuzenduta, eta urriaren 7an Oltza Zendeako antzerki tailerrak Terciopelo obra antzeztu zuen, Angel Saguesek zuzendutako lana.