Duela 25 urte...

Irurtzungo pilota eskolak, 10 urte

Guaixe 2023ko aza. 7a, 10:30

Herriko kirol eskaintza osatu eta kalitatezko kirolariak sortzen ari zen 

Hamarkada bat bete zuen Irurtzungo pilota eskolak. Pilotan trebatzen 7 eta 20 urte arteko 45 haur eta gazte zeuden. Guztiak Fermin Escudero, Pedro Mata, Segundo Vilches, Domingo Nagore, Alfredo Sarasola eta Luis Esparteroren ardurapean aritzen ziren. Lorpenen artean zegoen aurreko urtean mailaz igotzea Espainiako kluben txapelketan eta 1998an 2. mailan aritzea. Klubean trebatutako Ismael Chafeek Europa mailako txapela eskuratu zuen, eta, ordurako, Jorge Nagore profesionaletan zen.