Areto futbola

Xotak Lacturale Orvinari irabazi zion

Guaixe 2023ko urriaren 18a

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan garaipen polita lortu zuten irurtzundarrek

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan bigarren jardunaldia jokatu zen. Xotak Lacturale Orvina B taldea hartu zuen Atakondoan, eta partida gogor eta borrokatuan hiru puntuak etxean geratzea lortu zuten irurtzundarrek. 

Gauzak ez ziren ongi hasi Xotarendako, lehen zatian Orvina 0 eta 2 aurreratu baitzen. Hala ere, Xotako neskek ez zuten etsi eta bigarren zatian partidari buelta eman zioten, eta 3 eta 2 irabazita, denboraldiko lehen 3 puntuak lortu zituzten. 

Sailkapenean Promesas taldea da liderra (6 puntu), eta Xota laugarren postura igo da (3 puntu). Urriaren 21ean, larunbata, 16:00etan, Xotak Txantrearen kontra jokatuko du, Iruñean.