Haur eta helduak euskaraz jolasten

Guaixe 2023ko urr. 24a, 10:17

Aizpeak antolatutako ekimena hilaren 20an, ostiralarekin egin zen. 

Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak, Aizpeak, herriko haurrak jolastera gonbidatu zituen. Ostiraleko hitzordua berezia zen ordea. Aizpea euskara taldeak baldintza jarri zien jolastu nahi zuten haurrei: euskara zekien heldu batekin joan behar dute Barazkigunera. Hala egin zuten, eta txiki nahiz handi euskaraz jolasten aritu ziren. Jolas saio hori Haurren aurrean helduok heldu kanpaiaren baitan kokatzen da. Haren bidez guraso eta bestelako hezitzaileen arteko, hau da, helduen arteko hizkuntza praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko ekimena. Euskaltzaleen Topagunearen egitasmorekin bat egin du Aizpea euskara taldeak. Ekimena hilaren 19tik 29ra izanen da.