Bigarren eskuko azoka Irurtzunen

Guaixe 2023ko urr. 24a, 09:54

Irurtzungo Bigarren eskuko azoka bat. ARTXIBOA

Urriaren 28an, larunbata, Pikuxarrek antolatutako azoka eta arroka konpontzeko eta eraldatzeko tailerra izanen dira, Pikuxarren.

Erabiltzen ez diren eta inoiz gehiago erabiliko ez diren gauza horiek guztiak biziberritzeko aukera paregabea eskainiko du Pikuxarrek Sakanako Mankomunitatearekin batera urriaren 28an, larunbata, 10:00etatik aurrera antolatu duen Bigarren eskuko Piku azokan. Bitartean, Pikuxar elkartean, Berrerabiltzearen artea tailerra izanen da; erabiltzen ez den arropa eraman eta bigaren aukera bat emanen zaie konponduz eta eraldatuz.