Areto futbola

Xota, Txantreatik punturik gabe

Guaixe 2023ko urr. 25a, 11:10

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan irurtzundarrak ez ziren fin ibili

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan hirugarren jardunaldia jokatu zen. Txantrearen kontra jokatu zuten Xotako neskek, Txantrea kiroldegian. Partida hasieratik kontra jarri zitzaien irurtzundarrei, lehen 8 minutuetan bi gol sartu baitzizkien Txantreak. Irurtzundarrak ez ziren fin ibili, baina hala ere, partidari buelta ematen saiatu ziren. Hirugarren gola jaso zutenean, maldaz gora jarri zitzaien norgehiagoka. 36. minutuan Xotaren golari esker 3 eta 1 hurbildu ziren irurtzundarrak, baina minutu bat beranduago Txantreak laugarrena sartu zuen, eta hor bukatu zen Xotaren ilusioa. 

Lehen Senior Mailako liderra Promesas taldea da (9 puntu). Xota zazpigarren postuan dago (3 puntu). Urriaren 27an, ostirala, 20:30ean Xotak sailkapenean bosgarren den Cantera taldea hartuko du Atakondoa kiroldegian.