Irurtzungo Udalak jakinarazi du bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik daudela. Bi kargu horiek bete daitezen deialdia egin du. Legeek eskatzen dituzten betebeharrak betetzen dituzten eta bake epaile edo haren ordezko izaten interesa duten irurtzundarrek udaletxeko bulegoan eska dezakete. Han emanen zaizkie eskabidea eta argibideak. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 14an despedituko da.