Komunikazio sistemaren inguruko hitzaldia

Guaixe 2023ko urr. 31a, 11:22

'Haurren aurrean, helduok heldu' ekimenaren barruan jokoak egin zituzten Irurtzunen. ARTXIBOA

Azaroaren 2an, osteguna, 'Haurren aurrean, helduok heldu' ekimenaren barruan Rosa Ramosen hitzaldia izanen da, Irurtzunen.

Helduen euskararen erabilera eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko Haurren aurrean, helduok heldu ekimenaren barruan, Rosa Ramosen Gure komunikazio sistema hitzaldia antolatu dute azaroaren 2an, osteguna, 16:30etik 17:30era, Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko liburutegian.