La Pura Fuente Choir abesbatzaren kontzertua Irurtzunen

Guaixe 2023ko aza. 2a, 10:02

Azaroaren 4an, larunbata, Tokioko abesbatzaren kontzertua izanen da, Irurtzungo elizan, Nafarroako Nazioarteko Ziklo Koralaren barruan.

Nafarroako Nazioarteko Koru Zikloaren 28. edizioa izaten ari da egunotan herrialdean. Mundu osoko 25 abesbatzek kontzertuak emanen dituzte, eta tartean azaroaren 4an, larunbata, 19:45ean, Irurtzungo elizan, La Pura Fuente Choir Tokioko abesbatza izanen da. Abesbatza 2010ean sortu zen Seisen Junior eta Senior High School abesbatzetako hainbat graduatuaren eskutik, Europako musika erlijioso garaikideaz gehiago ikasteko eta estilo hori Japonian zabaltzeko asmoz. Aurten diskoa Teruaki Suzukiren obrak biltzen dituen diska kaleratu dute.