'Zerua ganbehera dator' mintzagai

Guaixe 2023ko aza. 6a, 15:25

Azaroaren 15ean, asteazkena, Pikuxarren ibiltzen den irakurle taldeak Lorenza Mazzetti idazlearen lanaz hitz eginen du.

Irurtzungo euskarazko irakurle taldeak 'Zerua gainbehera dator' Lorenza Mazzetti idazlearen lana irakurri, eta azaroaren 15ean, asteazkean, 19:00etan, Pikuxarren elkartuko dira hari buruz hitz egiteko. Informazio eta ale bat maileguan jasotzeko 616 017 997 telefonora idatzi behar da.