'El latido de los tres Burgos' liburuaren aurkezpena Irurtzunen

Guaixe 2023ko aza. 7a, 10:08

Azaroaren 10ean, ostirala, Jose Miguel Labizu idazlearen aurkezpena izanen da, Irurtzungo kultur etxean.

El latido de los tres Burgos 1384. urteko Iruñean kokatzen den nobela historiko eta thriller bat da. Lorea, Juan eta Miguel gazteak dira protagonistak, San Cermin, San Nikolas eta Nabarreria banandutako hiru burgo zirenean. Hiru gazteek ihes egin behar dute, eta haien kemena ezinbesteakoa izanen da bizirik irauteko. Azaroaren 10ean, ostirala, 19:00etan, Jose Miguel Albizu idazleak eleberria aurkeztuko du Irurtzungo kultur etxean, Maria Oset Ediciones Eunate argitaletxeko editorearekin. Aurkezpena Elustondo papertegia, Martxueta liburudendak, Irurtzungo liburutegiak eta Irurtzungo Udalak antolatu du.