Areto futbola

Xotak puntu bat arraspatu zuen Berriozarren

Guaixe 2023ko aza. 8a, 10:40

Emakumezkoen Lehen Senior mailan zortzigarren postuan dago talde irurtzundarra

Emakumezkoen Lehen Senior mailako bosgarren jardunaldian Xotak Mendialdea izan zuen aurkari Berriozarren. Bi taldeek lehia bizia izan zuten, baina atsedenaldia baino lehen Mendialdeak gola sartu zuen, 1 eta 0 aurreratuz. Bigarren zatian partida berdintzen saiatu zen Xota, eta baita lortu ere, 31. minutuan banakako emaitza jarri baitzuten markagailuan. Bi taldeak berdinketa apurtzen saiatu ziren, baina partida puntu banaketarekin despeditu zen. 

Promesas taldeak jarraitzen du Lehen Senior Mailako lider (13 puntu). Xota zortzigarren da (4 puntu). Seigarren jardunaldian Irurtzungo taldeari atseden jardunaldia dagokio.