Giza eskubideak eszenara

Guaixe 2023ko aza. 9a, 13:11

'Nadie está lejos' performancearen une bat. @ADOSTEATROA

Azaroaren 12an, igandea, San Martin festen barruan, 'Nadie está lejos' antzezlana izanen da, Irurtzungo Foru plazan.

Nadie está lejos 2023ko Giza eskubideak eszenara programaren barruan Ados teatro konpainiak sortutako kaleko performancea da. Lanak aporofobia fenomenoa latzen du, hau da, gizartean ematen ari den pobreekiko arbuioa edo beldurra. Azaroaren 12an, igandea, 18:30ean, Irurtzungo Foru plazan eta San Martin fesetako egitarauaren barruan, performancea eginen dute. Eguraldi txarrarekin emanaldia Barazkigunen izanen da.