Irurtzunen Gaztetxokoko bi lanpostu bete nahi dituzte

Guaixe 2023ko aza. 13a, 11:48

Gaztetxokoa hartzen duen eraikina. ARTXIBOA

Aldi baterako izanen da. Udalak oposizio lehiaketa eginen du.

Irurtzungo Udalak Gaztetxokoan hezkuntza eta aisialdiko jarduerak egiteko lanposturako bi pertsona kontratatzeko beharra du. Hori dela eta, lanpostuak aldi baterako betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ditu. Udalak, gainera, deialdia baliatuko du lanpostu horretarako ordezkapen poltsa sortzeko. Lan poltsa hautaketa prozesua gainditu eta bete beharreko lanpostua lortu ez duten izangaiek osatuko dute. Poltsa hori puntuazio ordena zorrotzaren arabera ordenatuko da, eta 4 urteko indarraldia izango du

Kontratatutako bi pertsonak Gaztetxokoan 12 eta 15 urte bitarteko gazteak izaten dira eta kontratatutakoek haiei zuzendutako jarduerak dinamizatu beharko dituzte. Hilabetean 40 ordu lan egin beharko dituzte, ostiraletan eta larunbatetan 17:00etik 22:00era. Ordu horiei jarduerak prestatu eta zerbitzua koordinatzeko astean sartzen dituen orduak gehitu beharko zaizkie. Lanpostuek euskararen B2 mailako derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna dute. Eskabideak azaroaren 15eko, asteazkeneko, 15:00ak baino lehen aurkeztu behar dira. Deialdiari buruzko informazioa www.irurtzun.eus webgunean dago.