Urtero Irurtzungo Orritz dantza taldeak Udazkeneko dantza jaialdia antolatzen du, eta aurten bi gonbidatu izanen ditu: Altsasuko Etorkizuna eta Durangoko Kriskitin. Hirurak azaroaren 18an, larunbata, 11:30etik aurrera kalejira eginen dute Irurtzundik eta, ondoren, 12:00etan, dantza emanaldia eginen dute frontoi estalian -eguraldi txarrarekin zuzenean eguerdiko dantzaldia eginen dute-. Arratsaldean trikipoteoa izanenda.