Dinebideren zerbitzuen aurkezpena eginen dute

Guaixe 2023ko aza. 14a, 14:01

Azaroaren 22an, asteazkena, Irurtzunen dagoen Nafarroako coworking teknologikoan aurki daitezkeen zerbitzuen berri emanen dute.

IRIS ESDIH Poloaren barruan Irurtzungo Dinabideren zerbitzuen aurkezpena eginen dute azaroaren 22an, asteazkena, 9:00etatik 10:30era. Dinabide Nafarroako teknologia coworking espazio bat da, eta bertan testajea eta esperimentazio fabrikazio gehigarrian, ekintzailetza eta inkubazioa, kooperazioa eta instalakuntza eta abian jartzea bezalako zerbitzuak eskaintzen dituzte. Helburua Nafarroako industria enpresen eraldaketa digitala bulatzatzeko gaitzen duten enpresen zerbitzuak sortzea, erakartzea eta bultzatzea da. Informazio gehiago 672 68 8690 telefonoan, oarregi@sakanagaratzen.com epostan edo dinabide.com webgunean aurki daiteke.

Dinabideren zerbitzuen aurkezpenaren egitaraua

Azaroak 22 asteazkena

Dinabide (Aralar, 9, Irurtzun)

09:00 Zuhaitz Areitioren ongietorria eta sarrera.

09:05 Ion Arrizabalaga: Polo IRIS eta EDIH Zerbitzuen aurkezpena.

09:20 Zuhaitz Areitio eta Odei Arregi: Dinabideren Zerbitzuen aurkezpena.

09:35 Galderak.

09:40 Jose Julian Gartziandia: Sakanako Enpresen Elkareko konpromisoa Dinabiderekin.

09:50 Mikel Arbeloa: Dinabidere instalazioetan bisita.