Eko baratzeei buruzko formakuntza

Guaixe 2023ko aza. 20a, 10:16

Felix Mendia Irurtzungo eko baratzeen erabiltzailetako bat baratzetan. ARTXIBOA

Azaroaren 20an, astelehena, baratzen maneiu ekologikoaren oinarriak formakuntza saioa eginen dute, Irurtzengo udaletxean.

Uztailean baratze ekologiko komunalak martxan jarri zituzten Irurtzunen Berrozen. 31 lursail daude eta bakoitza ehun metro karratu ingurukoa da. Helburuetako bat nekazaritza ekologikoa bultzatzen da eta, beraz, ekologikoak izan behar dute. Hortaz, Irurtzungo eta Arakilgo Udalak baratze ekologikoak zaintzen ikastiko Baratzeen maneiu ekologikoaren oinarriak ikastaroa antolatu du azaroaren 20an, astelehena, 18:00etan, Irurtzungo udaletxean.