Urtero bezala aurten ere Pirritx, Porrotx eta Marimotots euskararen egunean, abenduaren 3an, Irurtzunen izanen dira. Ez gara jaitsiko ikuskizuna aurkeztuko dute aurten, 17:00etatik aurrera, Irurtzungo kiroldegian. Aizpea euskara elkarteak Euskararen egunaren harira abenduan zehar antolatzen dituen Euskal Ekitaldiak programaren barruan izanen dira pailazoak Irurtzunen. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke Pikuxarren, Estankoan eta Martxuetan, Irurtzunen, eta Maimur Leitzan.
Euskal Ekitaldiak programa, beraz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizunarekin hasiko da, baina abenduan zehar hainbat ekimen izanen dira: Irurtzun kantuz eta trikitilariak (abenduaren 4an), Joxe Aldasororen helduenako ipuin kontakizuna (abenduaren 7an), bertso afaria (abenduaren 9an), Nerea Baldaren Azpimarrak liburuaren inguruko solasaldia (abenduaren 13an) eta Euskaraz futbolean ekimena (abenduaren 27an) izanen dira Irurtzunen.