Areto futbola

Osasuna Magna Xotak aurrera egin du Kopan

Guaixe 2023ko aza. 22a, 08:34

Osasuna Magna Xotaren alineazioa. XOTA

Lauburu Ibarra taldea mendean hartu zuen, partida oso gogorrean

Errege Kopan aurrera egin du Osasuna Magna Xotak, intentsitate handiko partidan Lauburu Ibarrari 2 eta 4 gailenduta. Lauburuk oso ongi jokatu zuen, eta partida oso zail jarri zion Xotari. Horren isla, lehen zatia binakako berdinketarekin despeditu zen. Baina bigarren zatian Xotaren nagusitasuna nabaritu zen, eta 2 eta 4 gailenduta, talde irurtzundarrak aurrera egin du Errege Kopan. Leo Cafe, Eloy, Jhonatan Linhares eta Dani Saldise izan ziren Xotaren golegileak. 

Azaroaren 23an, osteguna, Kopako hurrengo partidak erabakitzeko zozketa egingo da. Orduan jakingo da Xotaren hurrengo arerioa zein den.