Areto futbola

Xotari azken unean gailendu zitzaion liderra

Guaixe 2023ko aza. 22a, 10:30

Emakumezkoen Lehen Senior mailako zazpigarren jardunaldiak ez du Irurtzunen punturik utzi

Emakumeen Lehen Senior mailan zazpigarren jardunaldian Xotak Promesas EDF liderra hartu zuen Atakondoan. Bi taldeek lehia bizia eta estua eskaini zuten. Hirugarren minuturako Promesas aurreratu zen, eta nahiz eta gogor saiatu, Xotak ezin zuen berdinketa lortu. Partida bukaerara arte. 38. minutuan Xotak berdintzea lortu zuen, baina gutxi iraun zuen pozak, segundo batzuk beranduago Promesasek garaipenaren gola sartu zuelako. Horrela despeditu zen partida, Xotak 1 eta 2 galduta. 

Emakumezkoen Lehen Senior mailan Promesasek jarraitzen du lider (19 puntu).  Xota zortzigarren da (4 puntu). Zortzigarren jardunaldian, azaroaren 26an Murchanten jokatuko du Xotak, sailkapenean zazpigarren den izen bereko taldearen kontra, 16:00etan hasiko den partidan.