Areto futbola

Xotaren garaipen borrokatua

Guaixe 2023ko abe. 13a, 10:40

Xota bosgarren postura igo da. XOTA

Emakumezkoen Lehen Senior Mailako bederatzigarren jardunaldiari esker, Xota bosgarren da sailkapenean

Asteburuan Emakumezkoen Lehen Senior Mailako bederatzigarren jardunaldia jokatu zen eta Irurtzungo Xota taldeko neskek garaipen ederra lortu zuten, Ribera de Navarra talde tuterarrari 4 eta 3 irabazi baitzieten partida oso borrokatuan. Xotakoak izan ziren beti aurretik jartzen zirenak, baina Ribera de Navarrak zelatan jarraitu zuen, bana berdinduz eta beti Xotatik gertu egonez. Zorionez, azkenean hiru puntuak Irurtzunen geratu ziren, Xotak 4 eta 3 irabazi baitzuen. 

Promesas taldeak jarraitzen du Emakumezkoen Lehen Senior Mailako lider (22 puntu). Bigarren garaipen jarraituari esker Xota bosgarren postura igo da (10 puntu). Abenduaren 16an, larunbata, Xotak sailkapenean seigarren eta arerio zuzena den Olite taldea hartuko du Irurtzungo Atakondoa kiroldegian, 17:30ean hasiko den partidan.