'Izena duen guztia omen da' liburuaren aurkezpena, Irurtzunen

Guaixe 2023ko abe. 13a, 13:12

Abenduaren 16an, larunbata, euskal mitologiaren inguruko liburuaren aurkezpena eginen du Aritza Bergarak, Pikuxarren.

Aritza Bergarak Izena duen guztia. Euskal Herriko izaki mitologiak liburua kaleratu du. Durangoko Azokan aurkeztu zuen, eta abenduaren 16an, larunbata, 18:00etan, Pikuxar elkartean aurkezpena eginen du. Haurrendako ilustrazioak dituen liburua da, eta interaktiboa ere bada: Interneten bideoak ikus daitezke.