Udala hasi da herriko egutegia banatzen

Guaixe 2023ko abe. 20a, 09:49

Irurtzungo Udalak egindako egutegiaren azala. UTZITAKOA

Irurtzun protagonista den argazkiekin dago osatuta.

Irurtzungo Udalak laugarren aldiz argazki lehiaketa antolatu zuen. Haren bidez herriko argazkiak jaso zituen. Horiek dira argitaratu duen 2024ko egutegiaren protagonistak. Udal egutegia abenduaren 18az geroztik, astelehenetik, eskuragai dago. Nahi duenak udaletxetik edo kultur etxetik pasa beharko du hura eskuratzeko. 

Egutegiko azala Maria Pilar Sanz Mutiloaren Irurtzungo ikuspegi baten argazkia da. Hilabete bakoitza ilustratzen duten irudien egileak honakoak izan dira: Maria Pilar Sanz Mutiloa, Doris Vicente Otin (bi), Atenko Bergara, Laura Navarro Gil (bi), Jorge Troitiño Saez de Bikuña (bi), Mari Carmen Mata Ramirez, Javier Larraioz Sanz eta Miren Valencia Martiarena (bi). Egutegian markatuta heldu da herriko festak garilaren 17tik 21era izanen direla.