Irurtzungo Frontenis Txapelketaren bederatzigarren edizioa jokatuko da abenduaren 23an, larunbata, 08:00etatik aurrera, Irurtzungo, Etxarrengo, Latasako, Aldazko, Lakuntzako, Uharte Arakilgo, Lekunberriko eta Arbizuko frontoietan; 14:30ean bazkaltzeko etena eginen dute, eta partidak 16:30ean berrabiaraziko dira. Txapelketaren final handia 20:00etan jokatuko da, Irurtzungo frontoian. Irurtzungo IX. Frontenis Txapelketako bikote irabazleak 800 euro eta txapela irabaziko du, txapeldunordeak 400 euro, eta hirugarren sailkatuak 150 euro.
Izena 699453490 (Asier) telefonoan eman behar da, eta bikote bakoitzak 35 euro ordaindu behar ditu; parte hartzaile guztiek kamisetak eta produktuak izanen dituzte. Txapelketaren babesleak Lacturale eta Irurtzungo Udala dira, hainbat kolaboratzaileen laguntzarekin.