2018ko neguan lau lagunek Laponiara egindako bidaia eta han egindako eski zeharkaldiaren kontakizuna egiten du Arrastoan film dokumentalak. Abenduaren 27an, asteazkena, 19:30ean, Josu Iztuetak film dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia eginen du, Pikuxar ganban. Proiekzioa Irurtzungo elkartearen Pikugabonak egitarauan barne dago.